San Joanetako leloa aukeratzeko lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Maiatzaren 22an bukatuko da San Joan jaietarako lelo lehiaketara proposamenak bidaltzeko epea.
Arrasateko EHE, Debagoieneko AEK eta AED elkarteak antolatu dugu, 7. urtez, Udalaren laguntzarekin eta esaldi aukeratua Udalak aterako dituen zapi eta pegatinetan jarriko da. Horrez gainera, 100€ko saria ere eramango du.
Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lelo proposa ditzake AED elkartera bidalita, e-posta bidez, aed@aedelkartea.eus, edo korreo arruntez.
Esaldiak laburra izan behar du, euskarrietan egoki geratzeko, eta argitasuna zein zuzentasuna aintzat hartuko dira. Esaldi iraingarri eta sexistak baztertuak izango dira.

Lehiaketan Arrasaten bizi, ikasi edo lan egin duen edonork parte har dezake, banaka edo taldean.
Leloak epostaz bidaliz gero, mezu bakar batean bi dokumentu atxiki behar dira. Batean, proposatutako leloa eta, bestean, egilearen datuak. Hau da, izen-abizenak, adina eta kontaktu telefonoa. 
Epaimahaia AEK, EHE, Udala eta AEDko kideek osatuko dute eta maiatzaren 24rako jakinaraziko da zein izan den esaldi irabazlea.
Lehiaketa hutsik gera daiteke epaimahaikoek horrela erabakiz gero.

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.