Herri Urratsera, autobusez!!

Erabiltzailearen aurpegia
Maiatzaren 12an izango da aurtengo Herri Urrats jaia, ohitura denez Senperen, eta Debagoieneko Loramendi, Jardun eta AED euskara elkarteok autobusa antolatu dugu. Autobusa Aretxabaletatik abiatuko da 8:45ean, Arrasaten 9:00etan eta Bergaran 9:15ean ere jendea hartzeko, ohiko geltokietan.
Txartelak maiatzaren 9ko eguerdira arte eskura ditzakezue elkarteon egoitzetan, bazkideek 10€ren truke eta gainontzekoek, 12€ren truke.
Animatu eta zatoz Iparraldeko ikastolei bultzada ematera. Aurtengo jaia xiberotar eta baxenafartar ikasleak hartzen dituen Manex Erdozainzi Etxart kolegioaren alde izango da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.