'Zer gertatu zen Irunberrin' hitzaldia gaur 19:00etan

Erabiltzailearen aurpegia
Txemi Gorostiza abokatuak eta German Rubenach-ek eskainiko dute kultura etxean, eta duela 25 urte Irunberrin gertatutakoaren argibideak emango dituzte. Horrez gain, orduko testuinguru politiko eta historikoa zein zen ere azalduko dute. Animatu eta etor zaitez!

Bestalde, gogoratu erakusketa oraindik ikusgai dagoela kultura etxeko beheko aretoan. Beraz, oraindik bertan izan ez bazarete, aukera ona duzue hitzaldiaren aurretik. Egunero egoten da zabalik 18:00etatik 20:00etara. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.