Irunberrira irteera ekainaren 6an

Erabiltzailearen aurpegia
Ekainean beteko dira 25 urte Susana Arregi oñatiarra eta Jon Lizarralde andoaindarra hilda agertu zirela Irunberrin, eta German Rubenach iruiñarra larri zauritua, Guardia Zibilaren ordu askotako setioaren ondoren. Urteurren hori oroitzeko, hainbat ekitaldi antolatu ditugu ekainerako. Lehena, Irunberrira irteera. Bertara joan nahi duzuen guztiok eman izena Arranon.

Zehazki, ekainaren 6an bisitatuko dugu arroila. 30 lagun baino gehiago elkartzen bagara, autobusa egongo da. Gainontzean, autoz joango gara. Irteera goizeko zortzietan izango da Correos-tik. Animatu eta etorri! Gogoratu, joan nahi duzuen guztiok eman izena Arrano tabernan, mesedez.

Aurrerago emango dizuegu ekainerako antolatu dugun egitarauaren berri.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.