Bihar estreinatuko dugu 'Euskara, añubea eta eguzkibegixa' ikuskizuna

Erabiltzailearen aurpegia
Bihar da eguna. Bihar estreinatuko dugu 'Euskara, añubea eta eguzkibegixa' ikuskizuna. Bi emanaldi egingo ditugu: 19:00etan eta 22:00etan. Lehen saiorako sarrerak badira oraindik Txokolateixan. Bestalde, ikusgai dago astelehenetik 'Euskara, ospeletik eguterara' erakusketa kultura etxean. Egunero bisitatu daiteke 18:00etatik 20:00etara.

Hemen hainbat komunikabidetan ikuskizunaren gainean argitaratutakoa:

Goiena-n artikulua.

Oñati Irratia-n elkarrizketa.

Naiz-en artikulua eta bideoa.

Diario Vasco-n artikulua.

Bestalde, bihar, Goiena paperean Bernat Alberdiri eginiko elkarrizketa irakurtzeko aukera egongo da.

Gogoratu, 19:00etako saiorako oraindik badaudela sarrera batzuk Txokolateixan.

Erakusketa

Euskara, ospeletik eguterara erakusketa ikusgai dago astelehenetik kultura etxean. Egunero bisitatu daiteke 18:00etatik 20:00etara. Azaroaren 9ra arte egongo da horretarako aukera.

Hamabi panelek osatzen dute erakusketa. Euskarak azken mendean jasandako zapalkuntza azaltzen da horietan. Garai ezberdinetako lekukotasunak, gertakariak eta agiriak batzen dira. Panelez gain, iraunkorki lekukotasunen grabazioak emango dituen telebista bat ere badago. Testigantzen sokan ere batuta daude lekukotasunak. Kasu honetan, oñatiarren adierazpenak: Gurutz Jausoro, Joxe Mari Kortabarria, Juli Guridi, Jose Urzelai, Joxe Mari Urzelai, Bernabe Belategi, Joakin Ezpeleta eta Ana Mari Zumalde. Ezin izan ditugu elkarrizketatu guztien adierazpenak sartu toki faltagatik, baina denak izan nahi ditugu gogoan eta denei eman nahi dizkiegu eskerrak. Gainerakoak dira: Markos Barrena, Ines Urzelai, Pello Zabala, Fermin Altube, Eli Igarzabal, Jose Luis Guridi eta Milagros Madinazkoitia.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.