Gaur irekiko dugu torturaren gaineko erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia
Gaur irekiko dugu torturaren gaineko erakusketa Otsailaren 13ra bitarte egongo da ikusgai Oñatiko kultur etxean, 18:00etatik 20:00etara. Azken urteotan torturaren gaineko informazioa jasotzen ibili gara herrian. Argazki, grafiko, datu eta testigantzen bidez errealitate horren berri eman nahi dugu erakusketa honen bidez. Hein batean, Oñatin utzi duen arrastua azaltzen da. Animatu eta bisitatu erakusketa! Bestalde, otsailaren 12an, egin dugu ikus-entzunezko ikusgarri bat estreinatuko dugu, kultur etxeko beheko aretoan bertan, 19:00etan. Hurrengo egunean, Torturaren Nazioarteko Eguna, 'Barruko arrastuak' dokumentala ikusteko aukera izango da, 18:00etan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.