goiena.eus

Ama, irakasle izan nahi dut

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Txikitatik izan dut garbi zer izan nahi nuen, zer ikasi eta zertan jardun nahi nuen.

Ofizio honek dituen alderdi guztiekin. Pertsonekin lan egin ahal izateak aberats egiten nau, heldu, gazte zein haur. Nik ahal dudan guztia eskaintzen diet. Pertsonalki bizitzako arlo askotan bezala nire lana ondo egitea gustatzen zait, saioak prestatu, ideia berriak probatu, beraien iritziak entzun… Eta aberats zergatik egiten nauen? Pertsonen arteko hartu-eman bat delako gure profesioa, beraiek gugandik ikasten duten bezala guk ere beraiengandik ikasten dugu, eta horregatik sentitzen nahiz zorioneko.

Baina bada alderdi bat kezkatzen nauena eta aspalditxotik buruan bueltaka dudana. Noski, edozein lanetan bezala, lan honetan ere gure gainetik daudenak ere badira hor nonbait jefe-jefa izena hartzen dutenak. Euren lana zalantzan jarri gabe, batzuetan, goian dauden hauei beraiek ere pertsonekin lan egiten dutela ahazten zaiela uste dut; beste edozeinek bezala nik ere nire akatsak ditut, eta nire hutsegiteak egiten ditut, baina zeinen erraz epaitzen diren hauek…

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa