"Iraultza? Ez faxista, ezta sozialista ere!"

Erabiltzailearen aurpegia

Garai zail hauetan, batek baino gehiagok krisiaren erantzuna...

... iraultzan dagoela pentsa dezake. Eta iraultza sozialista aldarrikatuko du, sakonean iraultza faxista izan arren; iraultza biek metodologian bat egiten dute: propaganda demagogikoa, inposaketa eta ezberdin pentsatzen duenaren jazarpenean oinarrituta. Baina euskal herritarrok badakigu historian zehar iraultzek gure herrira samina eta sufrimendua besterik ez dutela ekarri. Frantziako Iraultzak Lapurdiko Sara eta inguruko herrietan inposatutako deportazioen ondorioz gertatu ziren heriotzak gogoratzerik besterik ez dago. Edo Hitlerren iraultza nazional-sozialistak Gernikako bonbardaketarekin burutu zuen sarraskia. Beraz, mondrautarrok badakigu iraultza ez dela bidea. Badakigu ez sozialismoa ezta faxismoa ere ez direla bidea. Badakigu bidea denon indarrak batuta proiektu komunitario progresista eta integratzaile bat aurrera eramatea dela. Baina bide hori sozialismoa aldarrikatzen duen pankarta handi bat jartzea baino malkartsuagoa da. Apalagoa. Grisagoa. Egunero egunero lan isil eta diziplinatua eskatzen duena. Zoritxarrez, gainera, txosna guneetan jarritako pankartetatik urruti.

---------------------

Eñaut Portuondo

Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.