"Erronka berrien aurrean kikildu gabe"

Erabiltzailearen aurpegia Eñaut Portuondo 2012ko ots. 17a, 01:00

Mundua aldaketa sakonak jasaten ari da.

Aldaketa horiek krisi latza ekarri dute Euskal Herria bere barne daukan mendebaldera.

Euskaldunon ongizatea eta aberastasuna ukiezinak zirelakoan geunden orain arte, baina bat-batean, harriduraz, sistema guztia kolokan nola jartzen den ikusten dugu.

Erronka guztiak gaindituta zeudela uste genuenean, erronka handiagoak agertu zaizkigu aurrez aurre.

Horrela, krisi egoera honen aurrean, bi pentsamolde-korronte nagusi nabarmentzen dira:

Alde batetik, langileon eskubideak gutxitu eta lan baldintzak prekarizatuz lanpostuak sortu daitezkeela uste dutenak (Rajoiren lan-merkatuaren erreforma, horren adibide); eta bestetik, pankarta baten atzean jarri eta larunbatero manifa batean parte hartuz egoera aldatu daitekeela uste dutenak (Martin Garitano ahaldun nagusia kasu).

Baina debagoiendarrok badakigu eta demostratu dugu beste bide bat badagoela.

Badakigu aberastasuna banatu ahal izateko, lehenengo sortu egin behar dugula.

Baita ere badakigu sorkuntza hori etengabea izan behar dela.

Eta horren adibide nabarmenena: sozialismoa vs kapitalismoaren arteko dualismo sinplistatik ihes eginez, Arizmendiarrietaren lidergopean, Debagoienean jaio, hazi eta garatutako unibertsitate, industria, aseguru etxe, finantza eta banaketa elkarteak.

Ez daukagu duda izpirik, erdibide zentratu horretan mantenduz, kikildu gabe egingo diegula aurre agertzen zaizkigun erronka guztiei.

-----------------------------

Eñaut Portuondo
Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak