Debagoienetik Zibururaino

Gutun honen bitartez gure esker onik beroena adierazi nahi diegu joan zen ostiralean Kaskarotenea ikastolari babesa eta sostengua adierazteko egin ziren krosetan parte hartu zutenei.

Ostiralean, Debagoieneko plazetatik Zibururaino iritsi ziren elkartasun keinuak ez ziren gutxi izan. 

Beste batzuen artean, ia 10.000 euro (9.358 euro) batu ziren bost herritako ekarpen ekonomikoari esker. 

Beraz, Aranzadi, Arizmendi eta Txantxiku ikastolen izenean eskerrik asko ekimen hartan modu batean edo bestean lankide eta partaide izan zinetenoi. 

Mirestekoa da Ziburuko guraso eta irakasle horiek egiten ari diren apustua eta mirestekoa, era berean, euren tinkotasuna, konpromisoa eta sinesmena. 

Iparraldeko lagunek argi daukate ezin uka dakiokeela haur bati ikastolan hazteko eskubidea, eta ostiralean Debagoienak ere bat egin zuen sentimendu horrekin. 

Ziurrenik, gure elkartasun keinu txiki horrekin pauso bat gehiago eman ahal izango dute Ziburukoek ikastola eraikitzen. Eta guk ere beraiei esker beste pauso bat eman dugu, elkartasunean hazten jarraitzeko. 

Eskerrik asko zu ere alboan izateagatik.

----------

Edurne Balzategi

(Debagoieneko ikastolak)

Debagoiena

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.