Oñatiko alkatea 'Harira'-n

  Politika  Oñati

Oñatiko alkatea 'Harira'-n

Mikel Biain Oñatiko alkatea Goiena telebistako Harira saioan izango da datorren martitzenean, hilaren 17an, 21:15ean hasita. Galdera bidaltzeko aukera dute herritarrek.

Ez dago aurrerabiderik Edesa Industrialen

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena

Ez dago aurrerabiderik Edesa Industrialen

Edesa Industrialen etorkizunaren gainean, CNA Taldeko buruek eta Garagartza, Eskoriatza eta Basauriko langileek darabilten gatazkak ez du aurrerabiderik eta epe-mugak agortzen ari dira. Langileen eta zuzendaritzaren artean atzo egitekoa zuten batzarra, bertan behera geratu zen, Raimundo Jimenez zuzendari nagusiaren “arazo pertsonalak” tarteko. Gaur, eguaztena, arratsaldera atzeratu dute.

Greba deialdiari eusten diote hiri hondakinak batzeko langileek, "aurrerapausoak eman diren arren"

  Ingurumena  Debagoiena

Greba deialdiari eusten diote hiri hondakinak batzeko langileek, "aurrerapausoak eman diren arren"

"Aurrerapausoak eman" arren, Debagoienean hiri hondakinak batzen dituen enpresako langileen batzarrak erabaki du "mobilizazioekin aurrera" jarraitzea. Batzar bat egin dute gaur hiru aldeek: langileen ordezkariak, Debagoieneko Mankomunitatea eta zerbitzua kudeatzen duen enpresa, UTE Debagoiena-Enviser.

Kataluniaren alde kantuan

  Kultura  Bergara GAURKOAK

Kantura atera dira, musikariak lagun, hainbat herritar Bergaran. Lluis Llach-en L'estaca eta honen euskarazko moldaketa, Agure zaharra, Gorka Knörr kantariak egin zuena, abestu zuten.

Bergarako alkatea 'Harira'-n

  Politika  Bergara

Bergarako alkatea 'Harira'-n

Elena Lete Bergarako alkatea Goiena telebistako Harira saioan izango da datorren martitzenean, 21:15ean hasita. Alkateari galdera bidali nahi?

Maria Ubarretxena: "Kulturola da gure proiektu nagusia eta datorren urtean makinak lanean izango dira"

  Politika  Arrasate HARIRA

Arrasateko alkateak agintaldiaren erdira arte egindakoak eta egiteko dituztenak errepasatu ditu Harira saioan. Mugikortasun kontuak, hirigintzakoak edota Kulturola proiektua izan ditu berbeta gai.

Arrasateko alkatea 'Harira' saioko lehen gonbidatua

  Gizartea  Arrasate

Arrasateko alkatea 'Harira' saioko lehen gonbidatua

Bueltan da Harira Goiena telebistan, Eneko Azkaratek herri ordezkariekin egiten duen elkarrizketa saioa. Eta udazkeneko programazio berriko estreinaldian, Maria Ubarretxena Arrasateko alkatea izango da gonbidatua; datorren martitzenean, 21:30ean hasita. Herritarrek ere galderak egiteko aukera izango dute.

Gizonezko bat hil da Araotzen autoarekin amildu ostean

  Gizartea  Oñati

38 urteko gizonezko oñatiar bat hil da Araotz auzoan, gidatzen zihoan autoarekin sakan batetik behera amildu ostean. Segurtasun sailak aditzera eman duenez, Arazotzeko auzotar batek eman du abisu 10:45ean, iraulita zegoen autoan gizonezko bat zegoela adieraziz. Larrialdi zerbitzuetako taldea bertaratu denerako, gizonezkoa hilda zegoen. Istripuaren gaineko zehaztasunak –arrazoia, ordua...- ikertzen dabil Ertzaintza. Hildakoaren gorpua Donostiara eroan dute, auzitegi-medikuek heriotzaren arrazoiak aztertzeko.

Taldearen egoera ekonomikoa zein den azaltzeko eskatu diote Fagor CNAko langileek zuzendaritzari

  Ekonomia  Debagoiena

Taldearen egoera ekonomikoa zein den azaltzeko eskatu diote Fagor CNAko langileek zuzendaritzari

Gaur batzartu dira beste behin Fagor CNAko langileen ordezkariak eta zuzendaritza. Langileek eskatu dute zuzendaritzarekin egiten diharduten negoziazio prozesuko "epea etetea”, zuzendaritzak ezin duelako argitu zein den aurkeztuko duen bideragarritasun proiektua. Bestalde, CNA Taldearen egoera ekonomikoaz galdetu dute langileek.

Senideek gezurtatu egin dute adin txikiko bat desagertu dela dioen zurrumurrua

  Gizartea  Arrasate

Arrasaten zabaldu da whatsappez mezu bat adierazten adin txikiko neskatila bat desagertuta dagoela; neskatilaren argazki eta telefono eta guzti. Senideek aditzera eman dutenez, gezurra da halakorik gertatu denik. "Gure alaba ez da desagertu" dio haren amak. Eta eskatu du halako zurrumurrurik ez zabaltzeko.

Ane Irazabal Yihadismoaz eta errefuxiatuez Goiena Telebistan

  Gizartea  Arrasate  Debagoiena

Yihadismoa, errefuxiatuen krisia..., zer dago atzean?. Gai horren inguruan Ane Irazabal kazetari mondragoetarrak joan zen astean Arrasateko Kulturaten izan zuen solasaldia osorik Goiena Telebistan, eguaztenean, irailak 13, 21:00etan.

Azpeitiarrak onenak dantza askatuan

  Kultura  Bergara GAURKOAK

Amets Amubietak eta Larraitz Larrañagak irabazi dute aurten, Bergarako dantza askatu txapelketa. Azpeitiko bikotea izan zen onena domekan Udal Pilotalekuan jokatutako txapelketan.

Elkartasun kontzertu berezia Bergaran

  Gizartea  Bergara

Elkartasun kontzertu berezia Bergaran

Bergarako hainbat herritarren ekimenez, Debagoieneko SOS Arrazakeria, Bergarako Orkestra Sinfonikoa eta Bergarako Udala, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin, kontzertu berezia gertatzen ari dira urriaren 28rako. 20:30ean Udal Pilotalekuan izango da.

Pomeray taldea Musikara! lehiaketako irabazle

  Kultura  Bergara

Osintxuko Musikara! lehiaketako irabazlea da Pomeray talde bilbotarra. Hiru finalista izan ziren joan zen egubakoitzean lehian: Pomeray bera, Red Iron Squad (Gasteiz) eta Bolbora (Lizarra). Azken honek irabazi zuen ikus-entzuleen saria.

Italiako Livorno hiria alerta egoeran jarri zuten debagoiendarrena

  Gizartea  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara

Italiako Livorno hiria alerta egoeran jarri zuten debagoiendarrena

Bartzelonako atentatuaren ostean Europako hiriburuetan segurtasun neurriak indartu diren honetan, ezusteko ederra hartu zuen bikote debagoiendar batek abuztuaren 20an Livornon (Italia). Lagun baten etxean lo egin ostean, furgoneta hartzera zihoazela, berau poliziaz inguratuta aurkitu zuten. Afera bertako hedabide batek jaso zuen.

Sabaia behera Oñatiko Arkupe tabernan

  Gizartea  Oñati

Sabaia behera Oñatiko Arkupe tabernan

Oñatiko batzokiaren sukaldearen eta Arkupe tabernaren artean dagoen "sabai faltsua", Arkupe taberna barrura erori da eta une horretan tabernan zeuden bost bezero zauritu dira. Oñatiko udaltzaingoaren arabera, "pertsona heldu bat eroan dute ospitalera zauriekin", 80 bat urteko gizonezko oñatiarra, hain justu ere. Bost bezero artatu dituzte. Horietako lau, zauri arinekin; ospitalera eroan duenak buruan zituen zauriak. 15:15ak aldera gertatu da.

Haizeteak autoen gainera bota du arbolatzar bat Bergarako hilerri ondoan

  Gizartea  Bergara GAURKOAK

Haizete bortitzak hainbat triskantza sortu du Bergaran. Arbolak bota ditu eta kaleko edukiontziak mugiarazi ditu, zenbait kasutan lurrera botaz. Hilerrian arbola bat bota du haizeak; Ortuibarren errekara beste bat. Bestalde, Agorrosingo kanpoko igerilekua desalojatu egin behar izan dute, haizeak sor zitzakeen kalteak saiheste aldera.

Harkaitz Canoren artikulua: 'Oasigintza'

  Kultura  Debagoiena

Harkaitz Canoren artikulua: 'Oasigintza'

Kulturrizketak saioari Rikardo Arregi saria eman diotela-eta, Harkaitz Canok, Kulturrizketak saioan parte hartu zuen kulturgileetako batek, idatzitako testua duzue honakoa.