"Memoriaren Tren Zaharra"

Erabiltzailearen aurpegia

Jon zen ostiralean, Memoriaren Tren Zaharra iritsi zen...

... Bergarako udaletxearen osoko bilkuren areto-geltokira, ez zuen denbora luzerako egin. Ikatzez etorri beharrean, hezurrez betea iritsi zen, adinagatik hil ez ziren pertsonen hezurrez betea, ahaztu gabeko pertsonei buruzko oroitzapenekin beteak zeuden trenaren bagoiak, protagonisten begiradak ez ahazteko eskuak hainbestetan armairuetatik ateratako zimurdun argazki zaharrez beteak, azken hitzak idatzi zituzten arkatzei buruzkoak beteak, bazeuden ere azken hitz hauek idatzitako eskutitzez beteak ere; bai, izenez eta datez betetako paper zaharrak.

Eta han, gure aurrean, konponbidearen azken geltokira eramango gaituzten

egiaren eta justiziaren   trenbide-errailak mailukada sendoz eta zehatzez eraikitzen joan ziren. 

Hunkituta eta begiak malkoz gainezka, ni eta han itxaroten geunden askok, Francisco Etxebarria Gabilondoren eskutik tren horretara igo ahal izan genuen; eskerrik asko, igotzen laguntzeagatik.

--------------------

Esteban Altuna

Aramaio

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.