Utzi Arrasate gomendatzen

Erabiltzailearen aurpegia

Aretxabaletar batek hala egitea oso ondo ikusia ez egon arren: utzidazue Arrasate gomendatzen.

Zehaztu dezadan, badaezpada: Arrasate gomendatzen biharko egunez. Euskaraz Bizi Eguna izango da bihar Arrasaten. Korrikarekin euskalduntasuna irakiteko zorian dugun sasoiotan, egun egokia izan liteke berotzen joateko. Aldi berean, egun egokia izan liteke Arrasateko Euskal Herrian Euskaraz-eko gazteen ekimenetik asko ikasteko ere.

Gomendatzen hasita, konbentzitzeko arrazoi kulturalagoak behar izatera, musika eszenako zuzeneko txundigarrienetakoa izango da gauean: Willis Drummond. Punta-puntako bertsolariak ere izango dira arratsaldean, puntak non dituen ere ez dakien gai jartzaile batek gidatuta. Goizetik goizaldera arte, Arrasatera joateko izan badira arrazoi kultural gehiago ere. Kulturaletan kulturalena, esaterako: parranda on bat.

Izan ere, ekimena, kultura eta parranda behar ditu oraindik orain euskarak. Eta beharko ditu gehiago ere. Batez ere, ekimenik eta kulturarik ez bada.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.