"Inbidia apur bat"

Erabiltzailearen aurpegia

Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioen erakargarritasunaz hizketan jardun ginen aurrekoan bertsolari bat eta biok.

Nik zalantza agertu nion saioak irauten duen bi ordu eta erdi pasatxoak luzeegi egingo ez ote zitzaizkidan, saiora entzutera joanda. Azken urteetan ohitu naiz ondoren saioez –orain zuzenean ere bai, Twitterren– idatzi beharretik saioak ofizioak eskatzen duen arretaz jarraitzera eta aztertzera. Saioa onetik ala erdipurdizkotik joan –denetik izan ohi da-eta txapelketatan– , eskatzen didan arretak eta ostean idatzi beharrekoaren ardurak erakargarri egiten dit saioa. Zalantza nuen bertsozale txapelketazalea ote nintzen.

Zehatz ez dakidala nola, gaia irten zen astebeteren buruan beste bertsolari batekin elkarrizketan ari nintzela. “Nola ezetz?”, galdetu zidan, eta, galdera horrek normalean erantsita dakarren legez, azalpena eman zidan: lagunekin geratu saiora joateko, jan, edan, animatu, ondokoarekin komentatu, mila pertsonekin –ala milaka, saioaren arabera– sentimenduak konpartitu –bertsoenak eta bertsolarienak, eta euskararenak eta Euskal Herriarenak–, hunkitu, animatu, txalo egin, kotxean gauez lagunekin hori guztia elkarrekin bizi izanda itzuli… 

Eta aitortu behar dut: une horretan inbidia apur bat sentitu nuen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.