"Gertu daz, gertu"

Erabiltzailearen aurpegia

Gertu daz denborapasa doiazenei tarte atsegin bat pasarazteko.

Gertu kuriosidadez doiazenei euren kuriosidadia beteten laguntzeko. Gertu daz lortu gure dauiena garbi daukienei ahal dauien neurrixen muturreraino lortzen laguntzeko. Gertu buruen zer gure daukien garbi ez daukienak harrera onenez hartu eta laguntzeko.

Gertu daz herrikidiak ezagutzeko eta ezagutu ahala neurrira aholkatzeko. Gertu harreman estuak eta aholkuak gustoko ez daukienak euren gustora hartzeko. Gertu daz daukiena biher bestetan erakusteko eta azaltzeko. Gertu ez daukiena aitortzeko, eta kasuan kasu, beste zerbaitt eskeintzeko. Gertu daz etxeko epelien probau gure dauenak, etxien probau deixen erueten ixteko. Gertu atzera aurrera barik probau gure dauienak bertan probau deixien emuteko.

Gertu daz doiana gure euenaz pozik eta gustora urteterakuen benetako poztasunez agurtzeko. Gertu ezer erosi barik urtengo dienak etorri izenan benetako poztasunez agurtzeko. Gertu daz herrikide bakoitzai bere gustuko eta neurriko zerbitzua emuteko. Gertu euren zerbitzua herrikidien biherretara, gustotara eta neurrira moldatzeko.

Gertu eta herrixen bertan, Aretxarteko merkatarixak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.