Ez da egunero

Erabiltzailearen aurpegia

Argi samar ikusi leike norberak noiz erabiltzen doguen, nun eta zetarako erabiltzen dogun aztertuta.

Ariketa bera ein geike mugekin be: noiz erabili ahal doguen, nun eta zetarako erabili ahal doguen aztertuta.

Euskeriak hortarako atxakixa emunda, ospazkizunak han eta hemen eingo dittugu, eta entzungo dogu Euskerian Eguna egunero dala, aurreko astien Emakumien Kontrako Indarkerixian egunien hainbati entzundako moduen. Egunerokuak emuten dittuen emaitzak aztertuta, garbi dau ez dala hola. Ez da egunero Atxabaltan, eta Euskal Herrira begiratuta egunerokuanak kasi ein dau leku batzuetan.

Lasaittu gare, eta lasaittuarazi gaittue gure hizkuntzan bizitzeko eta hortarako espaziuak lantzeko eta irabazteko bidien. Modu inkontzientien aldatzen gara hizkuntza batetik bestera. Ohittu gara, baina espazio asko dittugu lantzeko eta irabazteko, eta denporarik ez espazio horreik eta dittugunak galdu aurretik bai Atxabaltan, bai Euskal Herrixen.

Espazio horreik lantzen eta irabazi guran gabitzela ospatzeko eguna da gaurkua, hola eingo dogu plazan elkartuta edota nork beretik, baina balixo deixiela gaurko mozkorraldixek eta bixamonek eguneroko egoeriaz eta jardunaz jabetzeko. Jabetzetik hasi geike eta modu kontzientien erabiltzetik, lantzetik eta zabaltzetik jarraittu, nok beretik eta geuk geuretik, bakarka eta auzolanien, zegatik aztertuta.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.