22 metro

Erabiltzailearen aurpegia

Antzuolan bada herrigunearekin oinezko lotura segururik ez duen auzo bat, Basalde. Herritik Deskarga aldera irtenda, ezkerraldeko magalean dago. Hor bizi direnak edo autoz mugitzen dira edo beren bizia arriskuan jarri behar dute, errepidetik oinez joanda. Aspaldi ari gara arazoari irteera bat eman nahian, baina ez dugu lortu.

Errepidea hondoratzen ari zela eta, duela gutxi, erreka eta errepidea bereizten dituen horma konpontzen ari da Aldundia. 22 metroko luzerako horma da, 3-4 metro altuerakoa eta metro inguruko zabalerakoa. Metro hori zabalagoa egiteko eskatu genion Aldundiari, oinezkoak pasatzeko moduan jartzeko. Ura Agentziaren komodina atera, eta ezin zuela esan ziguten. Ura Agentziarekin hitz egin genuen, baina ez zuten erantzun garbirik eman, erreka zaindu eta hegal-erako irtenbideak ezin zirela proposatu esanez. Non eta Antzuolan? AHTk eta autobideko obrek inguru osoa sarraskitu duten toki berean, proiektua aldatu eta ezerezetik erreka gainean errotonda bat eraiki zen herri berean. Horretarako jarri ziren, ba, ados.

Guk baino gehiago ez du inork maite geure ingurua, guk baino gehiago ez du inork zaindu nahi… eta badakigu proposatzen ari garenak ez diola kalte handiagoa egingo. Eta badakigu Basaldeko irisgarritasuna ez duela osorik konpontzen, baina errazten du. Eta ez da diru-kontua, eta horregatik zaigu ulergaitza.

----------

Beñardo Kortabarria

Antzuolako alkatea

Antzuola

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.