2019/03/12 14:00-16:00

Zure zereginak TRELLO rekin kudeatu eraginkorragoa izateko

Zure zereginak TRELLO rekin kudeatu eraginkorragoa izateko
Miguel Altuna Institutoko areto nagusia, Bergara
Zereginen kudeaketa landuko dugu, Kanban metodologiara orientatutako ikuspegi batetik, eta bere aplikazioa, Trellorekin zereginak kudeatzeko joko arau batzuk ezarri ahal izateko.

Trello aplikazio bat da, zeinak zereginak lankidetza bidez kudeatzea ahalbidetzen duen, zutabez (zerrenda esaten zaie) osatutako taulen (board) bidez, zure proiektu edo zerbitzuaren lan fluxuaren egoerak erakusteko.
Proiektuak kudeatzeko Kanban metodoan oinarritzen da, egoeraren arabera, hainbat zerrendatan mugituz doazen txartelekin -txartelok zereginak adierazten dituzte-. Metodoa edozein lan ingurunetan aplikatu daiteke.

Laguntzailea: SPRI Taldea. Eusko Jaurlaritza.

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.