MAILCHIMP ikastaroa antolatzen ari gara

Erabiltzailearen aurpegia
MAILCHIMP ikastaroa antolatzen ari gara
SPRI Taldearen laguntzarekin MAILCHIMP ikastaroa antolatzen ari gara. Ikastaro hau, Miguel Altuna Lanbide Heziketan izango da datorren apirilaren 25ean. Zer ikasiko den? E-mailingak nola egin zure bezeroentzat eta zure interes-taldearentzat.
Posta elektroniko bidezko marketina sustapen estrategia garrantzitsua da enpresa askorentzat, eta onura handiak dakartza legezkotasunari egokitzen bazaio eta praktika etikoei jarraitzen badie.
Gure bezeroen datu basea handitzen doan neurrian, kudeaketa automatizatu bat izatea beharrezkoa da, bidalketa handiak egitea eta horiek pertsonalizatzea ahalbidetzeko, denbora eta ahalegina aurreztuz. Gaur egun Mailchimp da dauden doako tresnen artean hoberenetakoa bezeroen datu baseak sortu eta kudeatu nahi dituzten enpresarientzat.