Oinarrizko Joskintza ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia

Oinarrizko Joskintza ikastaroak ikasle bakoitza bere arropa moldatzeko gai izatea du helburu: josteko makina zelan erabiltzen den ikastea, praken barrenak hartzea, kremailerak ipintzea, eta abar, bakoitzaren mailaren arabera.

Ikastaroa otsailaren 16an hasi eta martxoaren 3an amaituko da. Klaseak Bergarako Anezka akademian izango dira, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Antolatzaileak: Miguel Altuna Institutuko Bizikasi bitartekotza zerbitzua eta Bergarako Udala. Informazio gehiago: 943769394 zenbakian

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.