Bizikleten mekanika ikastaroak Bergaran

Erabiltzailearen aurpegia
Bizikleten mekanikari buruzko ikastaro teoriko praktikoa izango dugu Bergaran datozen asteotan Basque Adventure eta Bizikasiren eskutik

Bi ikastaro izango dira, bata oinarrizko maila eta bigarrena maila aurreratukoa. Lehen ikastaroa martxoaren 2tik 5era izango da eta bigarrena martxoaren 9tik 12ra. Ikastaroen ordutegia arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara izango da eta Zabalotegiko udal instalazioetan eskainiko da.

Ikastaro bakoitzaren kostua 20€ da eta Basque Adventuretik, ekipoak, kamerak, partxeak, kateak, etab. eramango dira eta baita bizikleta batzuk ere. Dena den, nahi izanez gero norbere bizikleta eraman ahal izango da eta konponketa batzuk egiteko aprobetxatu.Ikastaroak bi zati izango ditu, teorikoa eta praktikoa( Bizikletaren zatiak ezagutu eta gurpilak nola desmontatu, kamera nola aldatu, partxeak ipintzen, katea konpontzen, balaztak (kablezkoak nahiz diskoa dutenak) egokitu, aldagailua egokitzen, etab. ikasiko da.

Informazio gehiago eta izenemateak: 943 76 93 94 zenbakian edo Miguel Altunako Bizikasi zerbitzuan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.