ESPERIENTZIA ARTISTIKOAK GUZTIONTZAT (eta familian)

Erabiltzailearen aurpegia
Esperimentatzeko eta partekatzeko espazio sortzailea eskaintzen dizuegu. Sormenak, adierazpena, komunikazioa eta ongizatea sustatzen baitu.

Zer egingo dugun? Guztion artean tarte atsegina pasatzeaz gain, teknika piktoriko berriak ikasiko ditugu, gorputzetik eta jokotik prozesu sortzaileaz ohartuz, gure burua eramaten utziz, hanka sartzera arriskatuz, ikasiz eta gozatuz.

 

Norentzat? Sormena interesatzen zaion 4 eta 100 urte bitarteko edonorentzat (bakarrik edo lagunduta).

 

Egunak: Abenduak 13 eta 20 (larunbatak).

 

Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara.

(Tartean deskantsu bat egingo da).

 

Lekua: Bergarako Kultur Etxean.

 

Prezioa: 20€ 16 urtetik gorakoek;

5€, 4 eta 15 urte artekoek.(Materiala barne).

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.