"Eskerrik asko, guztioi!"

Erabiltzailearen aurpegia

Abenduaren 18an, domekan, Santamasetako krosean parte hartu genuen...

... eta esan nahi dut benetan sentitzen dudala orduko sari banaketan egon ez izana.

Edozelan ere, nahiz eta sari banaketan ez egon, heldu zaizkigu sari guztiak eta ondo aprobetxatu eta gordeko ditugu. Horrenbestez, nire izenean eta Oinazkarren koadrilaren izenean, eskerrik asko.

Eta bestetik, eskerrik asko, animatzen egon zen jende guztiari. Eta emakume guztioi, parte hartzeko gogoz gelditu zaretenoi, esan behar dizuegu datorren urtean zuekin  kontatzen dugula.

Izan ere, joaten bagara urrun dauden lasterketetan parte hartzera, zergatik ez gertuen daukagunera?

Besterik gabe, eskerrik asko, berriro ere, eta ea datorren urtean jende gehiago animatzen den.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.