Zer behar du gazta on batek?

  Gizartea  Debagoiena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Gomiztegi Artzain Eskolan gaztak nola egiten dituzten ikusi ostean, gazta lehiaketetan epaimahai bezala ibiltzen den Alberto Elorza Zelai Zabal jatetxeko sukaldariarekin, gazta dastaketa egin da erreportajean.

Hilaren 26an inauguratuko da Arrasaten 'Emeek Emana' erakusketa

  Gizartea  Arrasate

Datorren martitzenean, hau da, hilaren 26an, 81 urte beteko dira frankistak Arrasaten sartu zirenetik, eta urteurren horren bueltan, hiru ekitaldi nagusi egingo dira egun horretan: Frankismo garaian egindako krimenen aurkako kereilak aurkeztuko diira Bergarako epaitegian; lore eskaintza egingo zaie errepresaliatuei Laubideko plazako monolitoan eta Emeek Emana erakusketaren inaugurazioa egingo dute Kulturaten.

'Lekaixoka' bideoklipa ikusgai

  Kultura  Debagoiena AMAIA DJ

Eskari hauek izan dira saiorako: Kilometroak 2017 jaiko Lekaixoka abestia; Lady Gagaren Bad romance bideoklipa; Luis Fonsiren Despacito eskatu du Bermeoko Leirek eta Ikerri eskaini dio; Go!azen-en Gure nahia ere entzun nahi izan dute ikus-entzuleek; eta baita Los Zopilotes Txirriaos-en Siete mares. Gozatu!

'Matxismoak hil egiten du' lelopean, elkarretaratzea Oñatin

  Gizartea  Oñati

Uztaritzeko erailketa matxista salatzeko, elkarretaratzeak egin zituzten atzo iluntzean Debagoienean. Oñatin, Oñatiko Sare Feministak deituta, eta Bergaran, Martxanterak taldeak deituta. Halako gertaeren aurrean, erabateko gaitzespena adierazi zuten bertaratutakoek.

Guztia prest dago asteburuko danborradetarako

  Kultura  Bergara  Oñati GAURKOAK

Oñatin eta Bergaran egingo dituzte danborradak asteburuan; egubakoitz gauean Bergarako nagusien danborrada egingo da; eta zapatu arratsaldean haurren danborradak egingo dira Bergaran eta Oñatin. Parte-hartzaileak azken entseguetan murgilduta dabiltza.

Juanjo Lopezen hainbat bidaiatako argazkiak, erakusketan

  Kultura  Bergara HEMEN DEBAGOIENA

Argazkigintza eta bidaiatzea gustuko dituen Juanjo Lopez argazkilari bergararrak lehenengoz zabaldu du erakusketa bere argazkiekin herrian. Aroztegin ikusgai daude Lopezek 2009 eta 2017 urteen artean egindako hainbat bidaietan ateratako argazkiak.

Lurraldebuseko bailarako zerbitzuan ibilbideak "sinplifikatu" egingo dira urriaren 2tik aurrera

  Gizartea  Debagoiena

Mugikortasun diputatu Marisol Garmendia Debagoieneko Mankomunitatean izan da bailarako alkateekin, Lurraldebusek Debagoienean eskaintzen duen zerbitzuan egingo diren berrikuntzak partekatzen. Aurreratu du zerbitzu maila eta ordutegiak "mantendu" egingo direla, baina ibilbideak "sinplifikatu" egingo direla.

Biolontxeloa jotzeko modu berriak, Eñaut Zubizarretarekin

  Kultura  Aretxabaleta HEMEN DEBAGOIENA

Aretxabaletako Eñaut Zubizarreta biolontxelo jotzailea Bartzelonan izan zen biolontxeloko goi mailako ikasketak egiten, eta egun, looper-arekin ibiltzen da, besteak beste, kantuak sortzen. Biolontxeloa jotzeko modu berriak bilatu ditu 25 urteko musikariak.

Bolua auzoko lau kaleetako 1.262 bizilagun daude deituta pilotalekua estaltzeko kontsultara

  Gizartea  Bergara GAURKOAK

Egubakoitzeko ez ohiko osoko bilkuran hartu zen erabakia: hilaren 23an egingo da Bolua auzoko frontoiaren kontsulta. Horren harira hainbat xehetasun eman dituzte gaur; esaterako, aurretik udaletxeko idazkaritzan bozkatu ahal izango dela hilaren 20an.

'Oihu loreak' eta 'Izar', eskatutako bideoklipen artean

  Kultura  Debagoiena AMAIA DJ

Udan eskari ugari jaso dira, eta hauek dira lehenengo bostak: Chainsmokers-en Closer eskatu zuen Ibarrako Leiderrek; Ken Zazpiren Oihu loreak ere eskatu du ikus-entzule batek; Arcade fire taldearen Signs of life ere bai; Sorayaren El pretendiente ere eskatu dute; eta baita Hesianen Izar ere. Disfrutatu!

Ekintzaileendako lokala zabaltzeko gertu

  Gizartea  Aretxabaleta

Ekintzaileendako lokala zabaltzeko gertu

Oraindik ez dute data zehatzik iragarri, baina azken lanak egiten ari dira zerbitzuetara bideratutako enpresa ekimenetako zentroko bost moduluetan; dagoeneko, gainera, aurkez daitezke eskaerak Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziara.

Bertako amantalak, ikasturte berrirako

  Gizartea  Aretxabaleta  Arrasate HEMEN DEBAGOIENA

Arrasaten diseinatu eta saltzen dituzten amantalak josten dituzte Aretxabaletako Gu Haziak Gara elkarteko emakumeek. Amantal horien prozesua gertutik jarraitu da erreportajean.

Ur-uhinen parkean gaztetxoak gustura dabiltza

  Gizartea  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Duela hilabete pasatxo inauguratu zen San Lorentzoko ur-uhinen parkea, eta gaztetxoak eguraldi onarekin pozik ibiltzen dira ur txorrotetan jolasean.

Gerra eta frankismo garaiko emakumeen erakusketa

  Kultura  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Emeek emana izeneko erakusketa Oñatiko kultura etxera iritsi da. Bertan, gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aurpegiekin, emakumeen ikuspegitik jaso dira. Intxorta 1937 Kultur Elkarteak antolatutakoa da.

Euskal Herri osoko 60 postu egongo dira, bigarrenez Oxirondon jarriko den San Martin azokan

  Kultura  Bergara GAURKOAK

Bergarako San Martin jaiak ate joka daude eta hilaren 8tik 17ra bitartean herrian ez da aspertzeko astirik izango. Ekitaldiak egubakoitzean bertan hasiko badira ere, asteburuko ekitaldi kuttuna zapatuan izango da, orduan egingo da-eta San Martin azoka.

Komenio kalea datorren astetik zabalik

  Gizartea  Bergara GAURKOAK

Egunotan asfaltatzeko gelditzen diren lantxoak egitea da asmoa, eguraldiak laguntzen badu behintzat. Astelehenean bidea margotuko lukete, eta martitzenean zabalduko lukete bidearen alde bakarra, autoendako bakarrik hasiera batean. Kamioiek beste hamar bat egun gehiago itxaron beharko dituzte bertatik pasatzeko. Oinezkoendako, berriz, bi aldeak daude zabalik.

'Aldapan gora', ikus-entzuleek eskatuta

  Kultura  Debagoiena AMAIA DJ

Hainbat eskari izan dira saio honetarako ere: Izaro Andres musikariaren Eider; Seiurte taldearen Hogei urte kantua; French Montana raperoaren Unforgettable; Luis Fonsiren Despacito; eta Huntzaren Aldapan gora. Gozatu!

Itsas zeharkaldien xarmaz gozatzen

  Kirola  Bergara  Debagoiena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Debagoiendar ugarik hartzen dute parte itsas zeharkaldietan, baina gutxi batzuk besterik ez dira aurre-aurrean egotea lortzen dutenak. Horietako bi dira Ion Mujika bergararra eta Xabier Gordoa oñatiarra eta euren esperientziak jaso dira erreportajean.

Autobusean gaztetxoei programazioa irakasten

  Hezkuntza  Eskoriatza HEMEN DEBAGOIENA

Haur eta gazteen artean teknologien erabilera egokia eta sortzailea bultzatzea eta teknologiaren aldeko jakin-mina eta bokatzioa bultzatzeko helburuz, Gipuzkoako herrietan barrena dabil Ikasgela Ibiltaria izeneko autobusa. Eskoriatzako geldialdian bertan egiten dutena jaso da erreportajean.

Arropak neurrira egin dituzte patroigintza eta moda diseinu ikastaroan

  Gizartea  Aretxabaleta HEMEN DEBAGOIENA

Aretxabaletako Katalin Antxia diseinatzaileak gidatuta, zortzi lagun, hamabost egunez, patroigintza eta moda diseinu ikastaroan parte hartzen izan dira. Paperean jarri dituzte euren diseinuak lehenengo, patroiak egin eta ondoren telara eramateko.