"I-26: greba orokorra; eta gero zer?"

Erabiltzailearen aurpegia Ana Sebal Agirregabiria 2012ko urr. 22a, 02:00

Irailaren 26ko grebaren helburuetako bat Madrilen onartutako erreformak...

... eta murrizketak Euskal Herrian ez aplikatzearen eskaera egitea izan zen. Bertan, herri honetako gehiengo sindikal eta eragile sozialek bultzatuta, eta zenbait sektore politiko eta hainbat herritarrek babestutako greba eta mobilizazioetan, ozen aldarrikatu zen beste eredu sozial eta ekonomiko baten beharrean gaudela, eta ezin dela onartu diru publikoez 100.000 mila euro bankuei oparitu, eta herritarrentzat, murrizketak, zerga igoerak, pribatizazioak edota soldata jaitsierak jasatea. 

LABek egiten dituen aldarrikapenak oso argiak dira: bankari diru gehiago ez ematea, euskal instituzioek murrizketak ez aplikatzea, politika publikoetan errotiko aldaketa, eta behingoz, euskal instituzioak gizartearen zerbitzura jartzea.

Aldarrikapen hauek inposatzen ari diren neurriak ekiditeko beharrezkoak dira.Neurri hauen inposaketa dekretuz eta oinarrizko lege bidez egiten ari da Espainiako Estatua eredu autonomikoa bukatutzat emateko. Aukera argia da, menpekotasunetik eta krisitik ez ateratzearen alde egin duen estatua edo irteera propioa egiteko; hau da, gure esparruan politikak egiteko erabakiak hartzearen hautuaren aldeko apustua.

Alternatiba egon badago, eta posible da, baldin eta ondorengo hiru erabaki hauek hartzen badira:

1-Gobernu espainolaren erabakiak ez aplikatzea.

2-Euskal Herriko instituzioetan aurrekontuetan ezarritako murrizketak bertan behera uztea.

3-Krisitik ateratzea ahalbideratuko diguten politikak egiteko plan instituzional integrala mahai gaineratzea.

Euskal Herriak hitza eta erabakia behar ditu, "derrigorrezkoa delako aplikatzen dut" esatetik, "ezin dut aplikatu Euskal Herriko gizarteak baztertu duelako" esatera pasatu behar dugulako. Hemen badago masa sozial nahikoa beste bide bat egiteko, krisiari benetako alternatiba bat eraikitzeko. Falta dena hau gauzatzeko prest egongo diren gobernuak dira, eta hau soilik gertatuko da baldintzatzeko gai izango den gehiengo soziala baldin badago. Guztion artean lortu dezakegu, ekin alternatibari!

---------------------

Aitor Aranzabal, Ander Gallego, Ana Sebal eta Jose Ramon Kortabarria

(Deba aldeko LAB)

Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak