"Sexu jazarpenari stop, ekin alternatibari!"

Erabiltzailearen aurpegia Ana Sebal Agirregabiria 2011ko aza. 22a, 01:00

Azaroaren 25ean Indarkeria Sexistaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta...

... emakumeok gure bizitzako eremu guztietan pairatzen dugun indarkeria salatzera behartuta gaude beste urte batez.

Emakumeon kontrako indarkeria patriarka-sistemaren ondorioa da, sistema honek gizonen eta emakumeon artean ezartzen dituen botere harremanetan oinarritzen baita. Gizonekoei dominazio papera aitortzen zaie, emakumeoi menpekotasunarena egokitzen diguten bitartean.

Lan eremuan, patriarka-sistemak sexuaren araberako lan banaketa ezartzen du, eta honek emakumeon prekarietatea areagotu eta indarkeria sexista iraunarazten du; sexu jazarpena da adierazgarri larriena.

Emakumeon kontrako indarkeria orori, sexu jazarpenari barne, aurre egin nahi badiogu, prebentzioaz hitz egin behar da; finean, jendartearen ardura ere bada gisa honetako gertakizunak berriz ere ez izatea. Bada, LAB sindikatuak aspaldi aldarrikatzen du lanmunduan parekidetasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak aplikatzea enpresetan. Helburu honi jarraituz, 2008an ezagutaraztera eman genuen sexu jazarpenaren prebentziorako eta kasuen kudeaketarako protokoloa. Geroztik, protokolo hau lantokietan ezartzea izan da gure lana.

Hala ere, ez da nahikoa lan munduan LAB sindikatua horretan aritzea, jendarte osoaren eta, batez ere, botere politiko eta instituzioen inplikazio zuzenik ez badago. Izan ere, egun ez dago borondate politikorik hau aldatzeko. Beharrezkoak diren neurri integralak eta lege hauen jarraipena egiteko mekanismorik ezartzen ez den bitartean.

Hori guztia salatzeko, LAB sindikatuak azaroaren 25ean goizeko 11etan Bergarako plazan egingo den kontzentrazioan parte hartzeko dei egiten du. Ez lan munduan ez inon, emakumeon aurkako indarkeriari stop!

------------------------------

Ana Sebal Agirregabiria
(LAB sindikatua)
Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak