Hauteskunde bezperako erakusleihoak

Erabiltzailearen aurpegia

Hauteskunde bezperan herria asfaltoz josi eta sare sozialetan egindako lan horiek guztiak argitaratzen ari diren honetan, berdintasun politiketan egin ez direnei ere tarte bat eskaini nahiko nieke. Gai feministak etekin politikoa ateratzeko erabiltzeak barrubarruko amorrua eragiten didalako, batez ere.

Legealdi honetan abiatutako ekimen solteen ereduarekin eta herri eragileekin izandako harremanean sartu gabe, hona hemen oinarrizko kontu batzuen inguruko datuak:

1-Bergarako Udalean 4 urtean ez da sortu berdintasun sailik. Ez dago gune erreferentzialik edo emakumeen etxerik. Eta azken momentuan, jardun erdian eta azpikontratatuta dagoen berdintasun teknikaria dugu.

2-Berdintasun arloko aurrekontua eta baliabideak oso ahulak izan dira – inguruko herri batzuekin konparatuz gero, alfonbra azpian ezkutatzeko modukoa–.

3-Jabekuntza eskola sortzeko saiakera bat egin zen arren. 4 urtean ez da egon jabekuntza eskoletako ikastarorik martxan.

Ereduak badaude, eta lan asko egin ahal da udalgintzan herriko emakume guztion bizitzak hobetu eta herri feministago bilakatzeko. Baina baliabiderik gabe ezin da. Herrigintzan feminismotik lanean ari garenok segituan antzematen ditugu instituzioetako hutsune eta erakusleihoak. Eta EAJPSEk legealdi osoan egin ez duzuena ezin da azken egunean garbitu. Zuen bandera morea trapu bat da, haizerik ez dabil eta. Baliabide eta apustu sendorik ez badago, zuriketa morerik ez! Eskerrik asko.

----------

Ainhoa Narbaiza

Mugimendu feministako kidea

Bergara

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.