"Arizmendi Ikastolatik eskerrak"

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Mujika 2012ko mar. 3a, 01:00

Joan zen otsailaren 24an Lodosa-Sartagudako Ibaialde Ikastolaren alde...

... hiru herritan antolatu genuen ekimena arrakastatsua izan zen benetan. Dirutan, 12.000 euro inguru bildu dira Ibaialdekoen alde. Kopuru garrantzitsua da, baina ez da hori ekimen honek utzi duen emaitza bakarra.

Ikastolen Elkarteak egindako deiari erantzunez jarri genuen martxan Ikastola, hemen bai. Lodosan zergatik ez? ekimena. Eta horri esker diru-bilketa bera baino garrantzitsuagoa den zerbait lortu du hiru herriotan:

-Ikastolako ikasle-irakasle-langile-gurasoak ilusio handiz elkarlanean aritzea.

-Hiru ekitaldiak antolatzeko herrietako eragileekin batera indarrak metatzea.

-Lodosa-Sartaguda aldetik etorri ziren 110 lagunei bizitzen ari diren zailtasun eta oztopen aurrean berotasun eta indar apur bat ematea.

-Eta hori gutxi balitz, dei honi erantzunez hiru plazak herritarrez betetzea.

Izugarria da lortu duguna! Elkarlana, herrigintza, elkartasuna... Zer da, bada, Ikastola hau ez bada?

Eskerrak eman nahi dizkizuegu ekimen honetan aritu zareten guzti-guztioi. Eskerrak Aretxabaleta, Arrasate eta Eskoriatzako eragileoi. Eskerrak hiru herriotako plazetan bildu zineten herritar guztioi. Eta eskerrik asko, azkenik, Lodosa-Sartagudako Ibaialde Ikastolari berari ere gure Ikastolari berari zentzua ematen laguntzeagatik.

Aurrerantzean ere, batzuk zein besteak, bidelagun izango zaituztegulakoan, hurrengora arte!

-----------------------------

Andoni Mujika
(Arizmendi Ikastolako lehendakaria)
Aretxabaleta/Arrasate/Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak