Aloña Mendi 3 - Hernani 0

Erabiltzailearen aurpegia

Azkoagain futbol zelaian belarra aldatzeko lanak amaitu gabe daudelako, Aloñak ligako bigarren partida hau Antzuolako Eztala futbol zelaian jokatu du.

Partida oso bizi hasi da Aloñakoen aldetik, eta 20. segundorako Martxel Aiastui erremate bikain bat egin du, baina baloiak zutoina jo du. Oñatiarren aldeko hasierako minutuen ostean, jokoa orekatu da, eta Hernanikoek ere euren indar-guneak agertu dituzte. Lehen zatiko 26. minutuan Unai Gilek baloia utzi dio Martxel Aiastui, eta honek jaurtiketa loratu baten bidez Iraola gainditu du, eta lehen gola eskuratu du. Handik gutxira, Andoni Altubek jokaldi ederra gauzatu du ezkerraldetik, eta bere erdiraketa Unai Gilek atearen aho-ahoan errematatu du, eta bigarren gola lortu.

Bigarren zatian, Hernani taldekoek markagailuan hurbiltzeko gogoarekin zelairatu dira, baina ez dira gai izan aukera garbirik sortzeko Danelen atearen aurrean. Aloñakoek, aldiz, kontraerasoetan aukera batzuk sortu dituzte. Partidako jokaldi ikusgarrienetako bat 81. minutuan suertatu da. Martxel Aiastuik zelai erdian baloia eskuratu du, eta atezaina aurreratuta zegoela ikusita, atera jaurti du, eta Iraola gaindituta 3 eta 0koa eskuratu du. Martxelen lehen gola polita izan bada, bere bigarren hau bikaina, ikusgarria!!!! Merezitako garaipena Aloñakoek lortutakoa.

Bi partida, bi garaipen. Hasiera bikaina!!!!! Aupa Aloña!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.