Aloña Mendi 0 - Hernani 2

Erabiltzailearen aurpegia
Azkoagain futbol zelairako eskailerak.

Denboraldiko azken partidua gaurkoa. Sinbolismo handiko eta momentu hunkigarri askoko partidua izan da. Eskerrik asko guztioi denboraldi osoan zehar emandako laguntza eta babesagatik. Aupa Aloña!

Maiatzaren 22ko arratsalde honetan 2021/2022 denboraldiko azken partida jokatu da. Emaitzak emaitza, sinbolismo handiko partida izan da gaurkoa. Izan ere, talde tekniko osoarentzat (Endika Ruiz, entrenatzailea, Aimar Lizarra, prestatzaile fisikoa, Gorka Lazkano, 2. entrenatzailea eta Mikel Aginagalde, atezainen entrenatzailea) eta hainbat jokalarirentzat (Josu Juaristi, Iñigo Markinez, Ibai Moreno, Andoni Egaña, Julen Murua eta Asier Igartua) agurreko partida izan da gaurkoa.

Zuzendaritza batzordearen izenean gure eskerrik beroena horiei guztiei gure elkarteari eman dioten guztiagatik.

Kronika laburra

Lehen zatia oñatiarrak nagusi izan badira ere, kontraeraso azkar batean, 14. minutuan aurrera hartu dute. Ezkerraldetik ekarritako eraso bat Aritzek buruz bikain errematatu du, eta markagailuan Hernaniarrek aurrea hartu dute. Gol horren ostean iritsi da partidako unerik hunkigarrienetakoa, Josu Juaristik zelaia utzi baitu.

Bigarren zatian oñatiarrak berdinketa lortzeko beste meritu eta ahalegin egin dute, baina ez dute asmatu Franciscoren atearen aurrean. Partidaren azken txanpan epaileak hernaniarren aldeko penaltia adierazi du, eta Aritzek 0 eta 2koa markagailura ekarri du.

Emaitzak justua izan ez bada ere, partida honetan emaitza ez da garrantzitsuena izan,
jokalari eta talde teknikoaren agurra baizik. Bestalde, zuzendaritzaren aldetik zale guztiei
eskerrak eman dizkiegu denboraldi osoan gure taldeari eman dioten laguntza eta
babesagatik.

AUPA ALOÑA!!!!

Taldeek asteburuan lortutako emaitzen taula hemen

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.