Aloña Mendi 0 - Amaikak Bat 2

Erabiltzailearen aurpegia

Amaikak Bat taldeko jokalariak hobeto sartu dira partidan, eta jokoaren kontrola izan dute hasiera hasieratik. Merezitako garaipena Debako jokalariek lortutakoa. Partiduaren kronika eta talde guztiek lortutako emaitzak datoz albiste barruan.

Amaikak Bat taldeko jokalariak hobeto sartu dira partidan, eta jokoaren kontrola izan dute hasiera hasieratik. Nagusitasun horren ondorioz, 14. minutuan iritsi da lehen gola. Ruizek area barruan baloi bat eskuratu du, eta jaurtiketa indartsu baten bidez 1 eta 0koa markagailuratu du. Gol horren ostean oñatiarrek erreakzionatu dute, eta jokoaren kontrola hartu dute. Dena dela, eta egiari zor, ez dute aukera garbi askorik sortu. Lehen zati honetako azken minutuan iritsi da partidako bigarren gola. Debarren kontraeraso batean, Amaikak Bat taldeko jokalariak bultzada garbia egin dio Julen Murua atzelariari, baina epaileak ez du horrela ikusi, eta aurrelari horrek baloia eman dio Azkoitiari eta honek baloia sarera bultzatu besterik ez du egin.

Bigarren zatian oñatiarrak baloiare jabetza izan dute ia une oro, baina nahi eta ezin aritu dira. Amaiak Bat taldekoak sendo egon dira atzean, eta oñatiarrei ez diete utzi aukera garbirik sortzen.

Merezitako garaipena Debako jokalariek lortutakoa.

Hauexek dira Aloña Mendiko futbol taldeek asteburuan lortutako emaitzak:

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.