Aloña Mendi 0 - Elgoibar 2

Erabiltzailearen aurpegia

Lehen erdia intentsitate handikoa izan da. Bigarren zatia oreka handiagorekin hasi da, eta ez zen talde baten nagusitasunik ikusten. Azken 20 minutuetan oñatiarrak, borroka handia egin badute
ere, nahi eta ezin aritu dira. Gorengo taldeak jokatutako partiduaren iruzkina hemen eta baita talde guztiek lortutako emaitzak ere.

Partidako lehen zatia intentsitate handikoa izan da, ikusgarria. Elgoibar taldekoek baloiaren jabetza handiagoa izan dute, eta gol aukera garbiak ere sortu dituzte. Azpimarratzekoak Andoni Egaña atezainak egin dituen hiruzpalau geldiketa bikain. Elgoibartarrek baloiaren jabetza izan badute ere, Aloñakoek kontraeraso azkarrak egin dituzte, eta oñatiarrek ere aukera ederrak izan dituzte Rodrigez atezainaren atea zulatzeko. Gol aukerak gol aukera lehen zatia husnako berdinketarekin amaitu da.

Bigarren zatia oreka handiagorekin hasi da, eta ez zen talde baten nagusitasunik ikusten. Hala ere, bigarren zati horretako ordu laurdena bete denean, falta jaurtiketa batean, baloiaren errebote bat aprobetxatuta, Rodrigezek partidako lehen gola lortu du jaurtiketa bikain bati esker. Handik gutxira jokalari berak, Rodrigezek, bigarren gola lortu du, eta hortxe amaitu da partida. Azken 20 minutuetan oñatiarrak, borroka handia egin badute ere, nahi eta ezin aritu dira.

Merezitako garaipena Elgoibar taldekoek lortu dutena.

Asteburuan jokatutako partiduen emaitzak

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.