Aloña Mendi 2 - Añorga 0

Erabiltzailearen aurpegia

Partidako lehen zatia intentsitate handikoa izan da, baina, egiari zor, ez da gol aukera garbirik sortu ez ate batean ez bestean. Lehen zati horretako azken minutuetan Martxel Aiastuik buruz era bikainean errematatu du Joseba Larreak egindako erdiraketa, eta partidako lehen gola eskuratu du. Nagusienen partidaren xehetasun batzuk eta futboleko talde guztien emaitzak barruan.

Bigarren zatian Añorga taldekoak izan dira jaun eta jabe zelaian, baina ez dute gol aukerarik sortu berdinketa lortu ahal izateko. Partidaren hondarrean Carlos Odriozolak baloia eskuratu area barruan, eta jaurtiketa zehatz batekin, baloia atezainaren hanka artetik sartzea lortu du eta partida erabaki du.

Hiru puntu bikain oñatiarrek lortutakoak.

Taldeen emaitzak:

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.