Aloña Mendi 1 - Ordizia 0

Erabiltzailearen aurpegia

Joseba Larreak sartu du gola eta 1-0 irabazi du Aloña Mendik. Garaipen bikaina oñatiarrek lortutakoa, sailkapenean aurrera egiteko aukera emango diena. Asteburuko emaitzen taula ere badago albistean.

Lehen zatian berdintasuna izan da nagusi zelaian, baina oñatiarrek sortu dituzte aukera garbiagoak. Aipagarria 20. minutuan Ander Bikuñak izan duen aukera bikaina. Aurrelariaren burukada atezainak eutsi du. Hamabost minutu beranduago iritsi da Aloñakoen gola. Joseba Larreak area kanpotik egindako jaurtiketa gurutzatu batekin, Iriarte gainditu du, eta partidako gol bakarra sartu du.

Bigarren zatian ordiziarrek lerroak aurreratu dituzte berdinketaren bila, eta hasierako minutu horietan zelaian nagusitasuna izan dute. Bigarren zati horretako 57. eta 58. minutuetan aukera garbi-garbiak izan dituzte gola lortzeko Jon Irazabalen atearen aurrean, baina ez dute asmatu. Oñatiarren entrenatzaileak egindako aldaketekin, jokoa orekatu da, eta gol aukerak ate bietan sortu dira.

Laburtuz, garaipen bikaina oñatiarrek lortutakoa, sailkapenean aurrera egiteko aukera emango diena.

 

Aloña Mendiko futbol saileko taldeek asteburuan lortutako emaitzen taula hau:

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.