Aloña Mendi 1 - Aretxabaleta 1

Erabiltzailearen aurpegia
Gaur Azkoagainen jokatu den partiduko argazkia

Okerrago izan zitekeela kontuan izanda, ontzat eman beharko da berdinketa, puntu horrek sailkapenaren buru-buruan egoteko aukera ematen baitie Aloñakoei.

Derbi honetako lehen zatia oso motela izan da. Izan ere, lehen 45 minutu horietan ez oñatiarrak, ez atxabaltarrak ez dira jokoaren jabetza eskuratzeko gai izan. Partidako 35. minutuan Ander Bikuñak gola lortu du, baina epaileak, marrazainaren aginduz, gola baliogabetu egin du, Ander jokoz kanpo baitzegoen.

Bigarren zatian, lehen minutuetan, bereziki, Aloñakoak nagusitzen joan dira, eta gol aukera batzuk sortu dituzte, baina ez dute asmatu Poliren aurrean. UDAkoak, hala ere, kontraerasora jokatu dute, eta hauek ere, aukera garbi samarrak izan dituzte lehen gola eskuratzeko.

Partidako azken bost minutuetan eman dira jokaldirik aipagarrienak. Izan ere, 86. minutuan, epaileak Ander atxabaltarra egotzi du, 2. txartel horia erakutsi ostean. Oñatiarrek, nagusitasun hori aprobetxatu nahi izan dute gola egiteko, baina UDAkoek, kontraeraso azkar batean, 0 eta 1ekoa lortu dute partidako 92. minutuan. Oñatiarren porrota zetorrela zirudienean, partidako azken jokaldian, penaltia adierazi du Carrizo epaileak, eta Martxel Aiastuik berdinketaren gola lortu du. Baloia zelai erditik ateratzeko aukerarik ere ez du eman epaileak.

Okerrago izan zitekeela kontuan izanda, ontzat eman beharko da berdinketa, puntu horrek sailkapenaren buru-buruan egoteko aukera ematen baitie Aloñakoei.

Partida hasi aurretik, Luis Mari Mujika Garitano 'Baleno'-ren aldeko minutu bateko isilunea gorde da. Luis Mari bergararra, 1962-1963 urteetan Aloña Mendi K.E.ko taldeko jokalari izan zen. Goian bego!!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.