Irabazi Bergara eta 2019ko Ordenantza Fiskalak

Erabiltzailearen aurpegia

Laugarren urtez jarraian, Irabazi Bergarak ez ditu onartu EAJ-PSE gobernuak onartutako Ordenantza Fiskalak, "aldebakarrekoak direlako, ezer gutxi landu direlako, ez direlako progresiboak, subjektibotasunean oinarritzen direlako eta helburutzat, ingurumen justizia eta justizia soziala izan beharrean, dirubilketaren xedea bakarrik dutelako".

Koaliziotik egin ditugun proposamenen artean daude: Ondasun Higiezinen gaineko Zergan, ludotekan eta udaleku irekietan hobariak diru sarreren arabera progresiboak izatea, eraikinek energia-efizientziaren hobekuntzan hobariak izatea, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan %5eko hobaria ematea energia-efizientziaren bidean lortutako jauzi bakoitzeko, eta %40ko hobaria konposta egiteagatik.

Bestetik, Udal Euskaltegian euskara ikastea doakoa izatea proposatu dugu, hezkuntzak publikoa eta doakoa izan behar duelako, gure ustez, eta, euskararen kasuan, are gehiago.

Eta, urtero bezala, Agorrosin kiroldegiko tasak aldatzea ere proposatu dugu, besteak beste, gaizki deituriko familia-tasa ezabatuz. Irabazirentzako ez delako logikoa adingabeei kobratzea gurasoak kiroldegiko bazkide ez badira, eta ez kobratzea, aldiz, gurasoak bazkide badira. Neurri hori guztiz bidegabea eta diskriminatzailea dela iruditzen zaigu.

Bestetik, Agorrosin kiroldegiko tasetan, gimnasioaren, igerilekuaren eta sparen erabilerak bereiztea proposatu dugu, eta tasa hau instalazioak erabiltzen direnaren arabera kobratzea.

Jarduera ekonomikoen gaineko zergari dagokionez, tipoa gehienekora igotzea –%2,2–; zerga hau milioi bat eurotik gorako fakturazioa duten enpresek bakarrik ordaintzen dute.

Kutxazain automatikoen zerga igotzea.

Eta uraren kontsumoari dagokionez, 2 tarifazio-maila izatetik 4ra pasatzea, herritarren artean kontsumo hidrikoarekiko kontzientziazioa zabaltzeko.

----------

Aiert Lizarralde

Irabazi Bergara

Bergara

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.