"Elkartasuna ez da delitua"

Erabiltzailearen aurpegia

Datorren otsailaren 4an Debagoieneko lau lagun...

... euren tartean gure lankide den Sebas Etxeberria, epaituak izango dira Madrilgo Auzitegi Nazionalean. 

2011ko Korrikan preso politikoen argazkiak eramateagatik Pablo Ruz epailearen aurrean deklaratu ostean, bakoitzarentzat 15 hilabeteko kartzela-zigorra eta 8 urteko inhabilitazioa kargu publikotarako eskatzen da.

Epaiketa politiko eta zentzugabe berri honen aurrean gure babesa adierazi nahi diegu auzipetuei.

Era berean, antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

--------------------

Aiert Lizarralde, Jon Aranguren eta Igor Larrañaga

(Oerlikon Balzers Coating Spain SAUko langileen asanblada)

Antzuola

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.