"Zorionak, BGA!"

Erabiltzailearen aurpegia Aitzol Gandiaga 2012ko eka. 14a, 02:00

Lehenengotik hamaikagarrenera tarte handixa baldin badago...

... eta hamaikagarrenak euskaldunoi asko adierazten badosku, hamabigarrena ez da ba gutxiau izango! 

Hamabi urte baino gehixau doia Bergaran gazte mugimendua burrukatzen eta zirikatzen; hala eta be, denbora hortako azken 12 urtiak herriko kartzela zaharrian pasau izan ditxu Gazte Asanbladiak, eguneroko burrukak aurrera etaratzen, kartzelia askatasun gune bilakatzen.

Mugimendu askon moduan momentu onak eta ez hain onak pasauko zitxuan, eta oin ni be asanblada honen parte naizela, gogo eta ilusiño askokin ikusten dot Bergarako Gazte Asanbladia, mugen eta lapurren artian bizi gan hontan, herrixai bizitzeko beste modu asko be badarela erakusten, eta honen adibide onena da bertan gogoz eta ilusiñoz lanian gabizen gazte askok aurrera ateratzen ditxugun burrukak, ikastaro zein kongresuak, hitzaldi zein kontzertuak, antzerki zein auzolanak, salaketa zein asanbladak…

Dana dala, lehen aipatu ditxudan lapur eta pareta eraikitzaliak geldi ezin egon eta, legian izenian, danon ahuetara heldu zan Kukutza III.an moduko "baimendutako fusilaketak" ikusi ahal izan ditxugu; gure goguak ezkutau eta suntsitu nahixan agindutakuak. 

Zoritxarrez, asko diaz ondiokan be mehatxupian edota botazera noiz helduko zain daren gaztetxiak be. 

Azken urteurren honen egitaraua da, baina, gure herrixan daukagun Gazte Asanbladian osasun ederran adierazle onena, eta nik nere partetik bada be, herriko haur, gazte eta ez hain gaztiok be, asanbladiak aurrera etaratako ekintzetan parte hartzera animatzen zaitxuet.

Aprobetxau daigun ba hamabi eguneko eskaintza zabal hau eta oin artian moduan, jarraitxu kartzela zaharretik herrixa astintzen!

--------------------

Aitzol Gandiaga

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak