... izatea zein nekeza den…

Erabiltzailearen aurpegia

Euskahaldundu! Hori izango da  2015eko Korrikaren leloa. Euskaldun izateaz eta horrek eskatzen duen ahaleginaz pentsatu izan dut azken egunotan.

Euskaldun zaharra naiz ni. Euskaldun izatea naturala da niretzat, hala jaso dut eta hala bizitzea erabaki dut. Beste askok, ordea, ahalegina egiten dute euskalduntzeko. Euskal Herrian bizi direla kontuan hartuta, egin beharreko ahalegina dela pentsa genezake, baina badakigu hori ez dela beti horrela. Gazteleraz bizi daitezke. Horregatik, animatu eta eskertzen diet ahalegina.

Egunerokoan euskaraz bizitzea, ordea, norberaren erabakia da; eta hori guztiok egin behar dugun ahalegina da. Euskahaldundu gaitezen!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.