Oñatiko Udalari esker onez

Erabiltzailearen aurpegia

Oñatiko Udalari eskerrak eman nahi dizkiot, Natrako oinezkoen pasabidean egingo dituen lanengatik.

20 urteren ostean, lanak egingo ditu Udalak. Aurrekontuak itxaropenarekin hartzen ditugu Berezao auzoko auzotarrek. Eskerrik asko alkateari, Aspaceri erantzun egokia eman diolako.

Jose Luis Madrazo eta biok joan ginen, besteak beste, Santi Umerez eta Lierni Altubi arkitektoarekin batera Zahor ingurura, beharrezkoak diren lanak nola egin ikusteko.

Bilera baikorra izan zen.

Hortik aparte, Natrak bide segurtasun teknikariaren eskaerei kasu egiteko hartu duen erabakia txalogarria da.

Eskerrik asko denei!

----------

Aitor Biain Umerez

Oñati

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.