"Erramu Zapatuko bazkaria!"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aranzabal 2012ko api. 24a, 02:00

Badira 5 urte Erramu Zapatua indartu behar zela ikusita...

... lagun talde bat batu ginela. Bi arrazoi nagusi aurkitu genituen horretarako: alde batetik, euskal nortasuna eta ohiturak bultzatzea; eta bestetik, goizeko egitarau bat egun guztikoa bihurtu zedin lortzea. 

Aurtengo edizioa ere joan zaigu eta balorazio oso positiboa egiten dugu. Herri bazkarian jende asko eta giro ezin hobea, eta txarangarekin kale animazio ikaragarria egon da.

Hala ere, hau guztia ez litzateke posible izango herriko hainbat merkatariri esker izan ez balitz. Horregatik eskerrak eman nahi dizkiegu Mizpildi eta Konde okindegiei; Bixain harategiari; Mujika, Raizabal eta Larrañaga gozotegiei; Miner ardoei; Mertxe urdaitegiari;  San Pedro frutategiari; Hamaika, Depor, Kortazar, Euxebio, Bule, Ariznoa eta Frontoiko tabernei; Berroia inprentari eta Bergarako Udalari.

Honez gain, eskerrak baita aurten bazkaria zerbitzatzen eta mahaiak jasotzen lagundu diguten guztiei eta txarangari ere, benetan. Eta esker berezi bat bost urte hauetan gurekin lan egin duten sukaldariei.

Baina jakin badakigu horrelako bazkari bat antolatzeko lan handia dagoela atzetik; horregatik, datorren urtera begira eta bazkari herrikoi hau gal ez dadin laguntza eskatzen dizuegu.  Honela, pertsona gehiagoren artean gauzak hobeto eta errazago egingo baitira. Beraz, animatu!

Besterik gabe, eskerrik asko eta hurren arte.

--------------------

Aitor Aranzabal 

(Erramu Zapatuko bazkariko lagun taldea)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak