"Euskaraz bizi nahi dut"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Arantzabal 2012ko mar. 10a, 01:00

Azken urte hauetan lan ugari egin da gure hizkuntza...

... geure herrian modu normalizatu baten erabili ahal izateko. Horren adibide garbiak dira sortutako ikastola, egunkari, euskara elkarte, film…

Baina hauek guztiak eta beste hainbat lortzeko, hainbat jenderen etengabeko lana egon da.

Hala eta guztiz ere, oraindik lan asko dago egiteko, oztopoak handiak baitira.

Euskararen normalizazio prozesu honetan erabilera ezinbestekoa da, baina berau sustatzea ez da soilik euskaldunon bizkarra zigortzea.

Erabilera sustatzea euskaraz bizitzeko aukerak sortzea ere baita: ikasketak euskaraz burutu ahal izatea, hedabideak euskaldunak izatea, sendagile edo epaile euskalduna izatea... Hori gabe, euskara erabiltzeko oso eremu txikia izaten jarraituko baitugu.

Eta erabilera sustatzeko herritarron nahia ezinbestekoa da.

Asko gara euskaraz bizi nahi dugunak, jadanik euskaraz bizitzeko hautua egin dugunak eta geure eguneroko jardunean hori praktikan jartzen dugunak.

Hori dela eta, garai berri hau euskararen garaia izango dela bermatu behar dugu denon artean.

Orain herritarron aukera da, milaka herritarrek euskaraz bizitzeko erabaki sendoa erakusten badugu, euskaraz bizitzeko baldintzak lortuko ditugu, eta berandu baino lehen euskaraz biziko gara, herri hau euskaraz biziko da.

Testuinguru honetan, Bergaran ere euskaraz bizitzeko hautua egiten dugun pertsona kopurua ahalik eta handiena izan dadin Euskaraz bizi nahi dut astea egiten ari gara. Martxoaren 6tik 10era.

Honekin batera, martxoaren 17an Euskal Herrian Euskaraz-ek antolatuta Donostian egingo den Euskaraz Bizi egunera animatu nahi zaituztegu.

------------------------------

Aitor Aranzabal
(Euskal Herrian Euskaraz)
Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak