"Aretxabaletako argazki artxiboa"

Erabiltzailearen aurpegia

Sine animus molestandi. Dagokionari.

Entzun dudanez eta antza denez egia da, Aretxabaletako alkateak argazki artxiboko zerbitzua bertan behera uztea erabaki du ez delako interesgarria. 

Argazki artxiboaren lana herri baten, kasu honetan Aretxabaletaren, artxibo grafikoa sortzea eta mantentzea dela gogorarazi nahi nioke irakurleari. 

Gogoan izan behar da bilketa lanaz eta argazkien inguruko dokumentazio lanaz gain, interesa duen edonori zuzendutako zerbitzua eskaintzen dela, Udaleko zenbaitentzat interesgarria ez izan arren. 

Horren adierazgarri hor ditugu argazki taldeak arrakasta handiz antolatutako erakusketak eta lan ezberdinak.

Momentu honetan argazkiekin eta horien inguruko dokumentazioarekin ekarpen handia egiten ari den jendea erakarri du artxiboak. 

36.000 argazki dira dagoeneko bilduta daudenak: urbanismoa, kultura, kirola, historia…

Nire ustez, oso interesgarria da burutzen ari den lana, etorkizunean sortu daitekeen lanaz gain.

--------------------

Aitor Antxia Leturia

Aretxabaleta

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.