Aretxabaletako balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia

Gutun honen bitartez, igandean EH Bildu bozkatu zuten 1.383 herritarrak eskertu gura ditugu.

Eskerrak eman EH Bilduri botoa eman eta gure proiektura batu zareten aretxabaletar guztiei. 

Aretxabaletako EH Bildu herri programa eta lantalde prestuaz aurkeztu gara. Gura dugun Aretxabaleta nola irudikatzen dugun adieraziz: anitza, ezkertiarra eta parte-hartzailea. Aldi berean, jorratzen jarraitu nahi ditugun lan ildoak zeintzuk izango diren nabarmendu nahi ditugu: hizkuntza, aukera berdintasuna, ingurunea, kultura, ekintzailetasuna, mugikortasuna, herri curriculuma, kirola, garapen ekonomikoa eta justizia soziala, besteak beste. Modu honetan, oposiziotik bada ere, lanean jarraitzeko konpromisoa berresten dugu, herritarrekin batera eta gure lema gogora ekarriz: elkarlanean hobetzen, elkarlanerako ordua heldu da.

Emaitzak ez dira izan espero genituenak, ez dugu aretxabaletar gehiago proiektura batzea lortu, baina ondo egindakoak sendotu eta gaizki egindakotik ikastea dagokigu.

Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiogu azken lau urteotan Udalean lanean aritu den taldeari.

Zorionak gu baino emaitza hobeak lortu dituztenei, eta, nola ez, Aretxabaletak ekainaren 13tik aurrera izango duen alkateari, Unai Elkorori.

Guk gure aldetik emaitzen arrazoiez hausnarketa lasaia egingo dugu. Bide batez, datorren ostegunerako, ekainak 4, arratsaldeko sei eta erdietan, Arkupen balorazio bilera irekirako deialdia egiten dugu. Denok gonbidatuta zaudete.

----------

Xabier Igartua, Jon Albizu, Oihane Etxebarria, Irati Pagoaga eta Hector Prieto

(Aretxabaletako EH Bildu taldearen izenean)

Aretxabaleta

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.