Ausolan eta Mundukide gazteekin, pobreziaren aurkako eguna gogoratuz

Erabiltzailearen aurpegia
Monika Cabo (Ausolan) eta Ihintza Irizar (Mundukide).

Urtean zehar 1.300 milioi tona janari galtzen ditugu alferrik munduan, eta aldi berean 870 milioi pertsonak, egunero, gosea pasatzen dutela salatzen du FAO erakundeak (Food and Agriculture Organization).

Garapen Lankidetzan bi erakundeok eskutik lanean ari garelarik, Ausolan kooperatibak eta Mundukide Fundazioak, hirugarren urtez jarraian, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Eguna (urriaren 17a) gogora ekarri nahi diogu gizarteari Gosea kate kanpainaren bitartez. Helburua da mundua jasaten ari den egoera desorekatu honen aurrean, komunitatearen jarrerak eta pertsona bakoitzaren ardurak duen garrantzia azpimarratzea.

Jangeletan eta gazteekin

Kanpaina bi ekintzaz osaturik dago: batetik, Euskal Herriko ikastetxeetako jangeletan kanpainako kartelaren sozializazioa; eta bestetik, gazteei zuzendutako sentsibilizazio saioak.
Saioetan, munduko hainbat herrialdetan bizi diren errealitateen berri emateaz gain, gazteen hausnarketa eta kritika gaitasuna azaleratzen da.

Informazio saioak DBHko 2. eta 3. mailetako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta daude, eta gaiarekiko interes handia erakusten dute solasaldietan. Euren gizartearen eta munduko errealitatearen gaineko ardurak soziabilizatuta.

Iaz 13 taldek hartu zuten parte kanpainan. Aurten, berriz, Donostialdeko eta Arrasateko gazteekin hasiko gara saioetan.


Hausnarketa eta kritika

"Gure proiektu hezitzaile honen helburua ikastetxeetako curriculumean lantzen diren oinarrizko eta zeharkako konpetentzien garapena bultzatzea da. Horregatik, urriaren 17a bezalako data esanguratsu honen bueltan, gazteekin batera pobreziaren eta janariaren erabileraren gaineko hausnarketan murgiltzea da gure helburua –urriaren 16an Elikaduraren Nazioarteko Eguna izan da–", adierazi du Mundukide Fundazioko Ihintza Irizar kideak.

"Informazio saioetan gazteak oso interesaturik agertzen dira, munduko pertsona ezberdinen egoera ezagutzeko, eta eskertu egiten dute munduaren funtzionamenduaren beste ikuspuntu bat emanez gero. Gure gizartean gazte kritikoagoak eta aktiboagoak nahi baditugu, informazioa luzatu behar diegu eta ohiturak aldatzeko erremintak eskaini", gaineratu du, berriz, Monika Cabok, Ausolan kooperatibako kideak.


Pobrezia eta esternalizazioa

Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak (FAO) zioen duela gutxiko informe tematiko batean, sarreretan eta aukera ekonomikoetan ageri diren desberdintasunei aurre egin gabe txirotasuna ez dela sekula erauziko.

Munduko eskualde desberdinetan eguneko 1,6 euro baino sarrera txikiagoak dituzte, batez beste, munduko bizilagunen %9,6ak. Hain justu, 700 milioi pertsonek, munduko biztanleriaren % 9,6ak, oraindik muturreko pobrezian bizi irauten du. Desberdintasun hauek murrizteko, FAOk baieztatzen du, beste neurri batzuen artean, txiroek produkzio baliabideetara sarrera izatea beharrezkoa dela. Zalantzarik gabe kapital fisikoa (instalazio produktiboak, ekipamenduak eta beste aktibo batzuk) eta giza potentzia (hezkuntza, osasuna eta gaitasun teknologikoak) dira pobreziatik irteteko eta edozein lurraldetan garapen ekonomikoa hasteko inbertsio basikoak. Kapital fisikoarekiko giza potentziak duen desberdintasuna esternalitazio positiboen ekoizpena da, hau da, inguruarekiko efektu onuragarriak sortzea.

Hezkuntzak esternalizazio handiak ditu bere baitan, pertsona batek formazioa jasotzen duenean ez baitalako ahalmen produktiboa bakarrik areagotzen, inguruan aurkitzen direnen ahalmenak ere hobetu egiten baitira.

Esternalizazio positiboak dira irakaskuntzaren planifikazioan Estatuak parte hartzearen arrazoietako bat, denboraldi batean derrigorrezko eskolaratze bat ezarriz eta maila altuagoetako ikasketetara sarrera erraztuz.

Mundukidek bere trebakuntza aktibitateak, ezagutza eta giza potentziala osatzen duten baloreen esparruan kokatzen ditu. Hegoaldeko herrialdeetan bertatik bertara egiten du lan pobreziatik ateratzen laguntzeko autogestio ahalmena bultzatuaz eta iniziatiba ekonomiko eraginkorrak aurrera eramateko ekintzailetza indartuaz.

Programen helburua jendearen bizi maila hobetzeko lankidetzan aritzea da. Parte hartzaileen artean, hezkuntza eta aholkularitza prozesuetako trebakuntza profesionalarekin batera, kooperazioaren balore solidarioak hedatuaz. Ahaleginen fruituak partekatuz, pertsona guztien ongizatea bermatzeko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.