Salto kualitatiboak emateko unea

Erabiltzailearen aurpegia Lanki Ikertegia 2019ko mar. 29a, 19:16
LANKI ikertegiaren begiradan garrantzitsua da kooperatibismoa eta gizarte erronkak etengabe konexioan jartzea. Zergatik? Batetik, kooperatibismoaren sakoneko balioekin kontaktuan jartzen gaituelako; eta, bestetik, laguntzen digulako mugimendu kooperatiboa XXI. menderako egitasmo ekonomiko, sozial eta kultural baten norabidean irudikatzen. Erronka konplexuak. Aldaketa sakonak bizi ditugu, eta agertoki oso konplexua ari da sortzen. Aditu batzuen iritziz, aldaketa aroa baino aro aldaketa bat bizi dugu. Laburki, bost erronka garrantzitsu aipatuko ditut. Lehenik, ekonomikoa. Globalizazioarekin, lehiakortasun eta ziurgabetasun maila oso altua da. Nola sortu Euskal Herrian bizitzeko ehundura ekonomikoa? Nola sustatu kalitatezko enplegua eta enplegagarritasuna? Horrekin batera, bigarrenik, erronka soziala dago. Gakoa garapen ekonomikoa ongizate sozialarekin uztartzea da. Alegia, gizarte justuagoa eraikitzea. Hirugarrenik, erronka kulturala dugu. Gizarte gero eta indibidualistagoan bizi gara, eta, aurrera begira, garrantzitsua da ongizate indibiduala ongizate kolektiboarekin txirikordatzen duen kultura elikatzea (kooperatibetan ere bai). Horretarako, funtsezkoa da hezkuntza. Adibidez, digitalizazioaren erronka dugu...

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak