Kooperatibak ziklo berri baten aurrean – Igor Ortega

Erabiltzailearen aurpegia Lanki Ikertegia 2017ko aza. 15a, 22:33
Gizarteak izaera desberdineko desafioak ditu parez pare. Hauetako batzuetaz kontziente ere bagarela dirudi; beste batzuek, ordea, ez dute jendartean zeresan handirik sortzen. Hala ere, ziklo berri baten aurrean gaudela ezin daiteke ukatu. Testuinguru honetan, Igor Ortegak Arrasateko kooperatibismoak dituen desafioak aurkeztu dizkigu, eta, bide batez, hauen inguruan gogoeta egitera eta etorkizunaren inguruan hausnartzera gonbidatu gaitu. Bost desafio nagusi nabarmentzen ditu: berdintasunik gabeko gizarteak, desafio ekologikoa,  teknologiaren protagonismo esponentziala, enpleguaren auzia eta Asiako erraldoien eklosioa. Lehengo bien garrantzia gutxietsi gabe, ezagunagoak diren neurrian, azken hirurek merezi dute azalpen labur bat. Atzetik aurrera hasita, Asiako erraldoien eklosioari dagokionez, jakina da Munduko biztanleriaren ehuneko handi bat Asian kontzentratuta dagoela. Eta urte gutxiren buruan desoreka hau areagotu egingo da, ondorio zuzen batekin: mundu-ekonomiaren protagonista nagusiak bertako herrialdeak izango dira (egun ez badira, behintzat). Teknologiaren protagonismo esponentzialak laugarren iraultza industriala ekarriko du; izan ere, teknologia..

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak