Kurtzebarri BHIko DBH 4. mailakoak 'Beldur barik' lehiaketako irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Kurtzebarri BHI 2019ko abe. 10a, 17:28
Kurtzebarri institutuko DBHko laugarren mailako ikasleak eta hainbat irakasle.

Kurtzebarri institutuko DBH 4. mailako ikasleok aurten ere Beldur Barik lehiaketan parte hartu dugu. Aurtengo edizioan, iaz ez bezala, poster ezberdinak sortu ditugu eta baita saria irabazi ere!

Letraz izeneko posterra izan da irabazlea, baina horrez gain, beste bi lanek ere aipamen berezia jaso dute. Epaimahaiak kasu honetan, lanaren mezu indartsu eta estetika zaindua baloratu du.

Lehiaketaren xedea ikus-entzunezko produkzioen bidez neskek eta mutilek desberdintasun egoerei nola aurre egiten diegun erakustea da.

Hortaz, aurtengo gure lanetan kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenari lotutako mezuak irudi apropos eta indartsuekin lotzea izan da gakoa.

Hona hemen poster irabazlea eta aipamen berezia jaso duten lanak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak