Herrixa Dantzan zuzenean Gérard Godon-ekin maiatzaren 7an

Erabiltzailearen aurpegia Herrixa Dantzan 2017ko mar. 31a, 11:57
Gérard Godon soinujole frantziarrak dantzaldi bana eskainiko du heldu den maiatzaren 6 eta 7an, Baionan eta Elgetan hurrenez-hurren. Frantziako tradiziozko dantzaldien zirkuituan eta dantzarako musika sortzen ibilbide luzea du Godonek.

Frantzian 'bal folk' edo 'bal trad' esaten zaien dantzaldietako berritzaileetako bat da Gérard Godon. Bere ezaugarri nabarmenenak izan daitezke musikalitate ezberdina (intimista, goxoa) eta dantza lotuetan berrikuntza zaletasuna. Asmatzen eta sustatzen ditu scottish, mazurka eta balts irregularrak.

Hogei urteko ibilbidean bederatzi CD argitaratu ditu, guztiak ere dantzarako musikaz osatuta, eta ezaguna da 'bal folk' zirkuituan. Bere errepertorioan, scottish, polka, balts (hiru, bost, zortzi eta hamaika pultsukoak), mazurka, scottish irregularrak, Chapelloise, borobila... eta beste hainbat.

'Soinujole dantzaria (edo alderantziz)' aurkezten du bere burua. Informazio gehiago bere web gunean: www.parasol-godonsix.com

 

Dantzaldia Elgetan: Gérard Godon

  • Noiz: maiatzak 7, igandea / 19:00
  • Non: Espaloia Kafe Antzokian
  • Sarrera libre, baina txapela pasako dugu musikaria ordaintzeko!!
  • Taberna zerbitzua egongo da
  • Laguntzailea: Elgetako Udala

 

Baionako egitaraua:

Ikastaroa: scottish eta mazurka aldaerak, eta balts irregularrak

  • Noiz: maiatzak 6, larunbata / 15:00 - 18:00
  • Non: Ahetze (Lapurdi) / Denen-xokoa gela
  • Sarrera: 20,00 euro
  • Izena ematea: Aniez (+33 611595708 / agnes@trad.org)

Bal folk Baionan: Gérard Godon, Mikel Perez eta abar.

  • Noiz: maiatzak 6, larunbata / 21:00
  • Non: Forum-eko dantza-aretoa
  • Sarrera: 10,00 euro
  • Arbonan ostatua hartzeko aukera (15,00 euro)
  • Informazioa, erreserbak eta aldez-aurretik izena ematea: Aniez (+33 611595708 / agnes@trad.org)

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak