Bergaran Euskaraldia Eskura!

Erabiltzailearen aurpegia

Dakizuen bezala, aurtengo Euskaraldian entitateek ere parte hartu dezakete. Baina gainontzeko bergararrok bezala, gure herriko taberna, denda, zerbitzu, enpresa eta bestelako entitateak momentu zailak bizitzen ari dira. Horregatik, Euskaraldian parte hartu nahi duzuen entitateoi gauzak errazteko erronka hartu dugu gure gain!


 

 



Banakako arreta zerbitzua jarri dugu martxan, entitate bakoitzari arreta pertsonalizatua emateko asmoz. Jarri kontaktuan gurekin eta, aurtengo Euskaraldiaren nondik norakoak aurkezteaz gain, zure entitatean ariguneak identifikatzen eta izena ematen lagunduko dizugu. 


Gainera https://meet.jit.si/BergaraEuskaraldiaEskura helbidean zalantzak argitzeko saioak egingo ditugu astelehen (19:00-20:00) eta asteazkenetan (15:30-16:30).


Jarri gurekin harremanetan ondorengo bitartekoak erabiliz:

Telefonoa: 688 604 314 

Helbide elektronikoa: bergaraeuskaraldia@gmail.com

Sare Sozialen bitartez:

https://www.facebook.com/euskaraldiabergara

Instagram: @bergaraeuskaraldia

Twitter: @bergaraeuskaral

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.